Segurtasun oharrak – Fagor CCA-15 G Manual del usuario

Página 28

Advertising
background image

30

Beharrezkoa da jarraibide hauek errespetatzea. Horrela, makinari kalteak eragitea eta istripu arriskua ekidingo dira.

Makina kaltetuta egonez gero, ez erabili. Anomalia, zarata edo usain arrarorik antzemanez gero, makina itzali eta
sare elektrikotik deskonektatu. Horrelako kasuetan laguntza teknikoko baimendun zentro batera jo.

Elikatze kablea hondatu gabe badago bakarrik erabili makina. Kablea hondatuta egonez gero, kable aldatzeko
laguntza teknikoko baimendun zentro batera jo. Deskarga elektrikoek heriotza eragin dezakete.
Elikatze kablea ez utzi objetu bero, zorrotz edo mozten dutenetatik gertu. Makina deskonektatzerakoan
entxufetik egin tira, ez kabletik, hondatu egin daiteke eta.

Indarrean dagoen legediaren araberako korronte hargunera konektatu makina. Makinaren behealdeko plakan jartzen
duena eta sare elektrikoko tentsioa bat datozela zaindu.

Sute arriskuak ekiditeko, makina beroari erresistentea eta laua den gainazalean jarri.
Makina ez gorde edo erabili aire librean.

Ez utzi kablea zintzilik! Kablearekin trabatzeko arriskua ez izateko moduan jarri.

Gaitasun piskofisikosentsorial murritza (haurrak barne) edo ezagutza eta esperientzia nahikoa ez duten pertsonei
ez utzi makina erabiltzen, gainbegiratuta ez bada. Ez utzi haurrak makinarekin jolasten.

Jarraibide hauek gorde.

Segurtasun oharrak

Advertising
Este manual se refiere a los siguientes productos: